top of page
  • Jolasa Taulan dauden 10 froga gainditzean datza.  1,3,4, 7 eta 9 frogek 25 puntu balio dute.  2,5,6,8 eta 10k 50 puntu.
  • Froga bakoitzean ataza baten proposamena dago. Irenbideratu ondoren, talde bakoitzak bere portfolioan jarriko du (Wikia). Portfolioan taldekide bakoitzak ere bere atala izango du.
  • Frogak taldeka irtenbiratzen diren arren, norberak emaitzak bere portfolio pertsonalean jarri behar ditu. Sormena eta aportazio personalak sarituko dira ere bai, 10 puntuekin, Txapa baten bidez.
  • Frogak burutzeko denbora zehatza dago. Ikasgelan bukatzen ez badira, etxerako lan modura amaitu behar dituzue. Lan guztiak bere epean aurkezteak puntuak ematen dizkio taldeari, 10 puntuko Txapa batekin.  Orain bai, lagun batek ez badu garaiz irtenbideratu, 10 puntu negatiboa jasoko du bere portfolioan eta bere taldeak ez du txaparik lortuko.
  • Bi momentutan, ikasitakoa birpasatu ondoren, galdesorta bi bete behar izango dira eta 50  puntu ere balio izango dute. Emaitzen arabera, zuen arteko laguntza eskatu eta eskeini ahal duzue. Horretarako "ZeluLagunak" atala prest dago. Partehartzeak eta kaguntza emateak 10 puntuko Txapa suposatuko dute
  • 10.frogan lan-erakusketa egitea planteatzen da eta bisitariek baloratu ahal izango dute. Balorazio gehien lortuko duen lanak beste 10 puntuko Txapa jasoko du.
  • Emaitzak "Zelulometro"-an erakutsiko dira
bottom of page