top of page

Orain arte zelularen ereduekin lan egin duzue. Zientzietan, ereduak oso garrantzitsuak dira natur mundua irudikatzeko. Benetako zeluletan ez da oso erraz organuluak ikustea eskema bakar batean, oso txikiak direlako, mikroskopikoak, eta, gainera, zelulak hiru dimentsiokoak dira.

Nolakoak dira zelula errealak? Ederrak benetan!!!!

Hartu zure ordenagailua eta egin bilaketa librea. Aukeratu nahi dituzuen zelulen argazkiak, osoak edo organuluak bakarrik, eta karpeta batean gorde. Eman argazkiak irakasleari inprimatzeko (edo zuen etxean nahi baduzue). Antzematen dituzuen organuluak edo zelularen zatiak argazkiaren gainean post-it erabiliz idatziko dituzue. Erakusketa bikaina egingo dugu ikasgelan.

 

Erakusketa birtuala ere egin dezakegu, Padlet aplikazioaren bidez. Honela, irudiak Saretik zuzenean estekatu ahal ditugu eta deskripzio txiki bat gaineratu.

 


 

 

Etendu momentu batez. Jarraitu baino lehen birpasatu eta baloratu.

bottom of page