top of page
Izaki bizidunak organismo konplexuak dira. Materia bizia aztertzean, konplexutasun-maila desberdinak bereiz daitezke beren egituran. Antolamendu-maila bakoitzak, maila beheragokoetan aurkitzen ez diren ezaugarri batzuk eskaintzen dizkio materia biziari.

Hurrengo Interneteko web-orrira joan behar duzue: bizitzaren antolamendu mailak. Antolamendu mailak irakurri  eta lokalizatu zeinetan dagoen gure ginkanaren  protagonista: zelula.

Informazio era honetan antolatu behar duzue:

 

1) plastikozko edalontziak hartu, bakoitzean antolakuntza-maila bat errotulkiz idatzi eta irudikatu behar duzue

2) zelularen lekua azpimarratzen, modu ordenatuan "dorre" batean kokatuko dituzue (edalontziak bata bestearen barruan).  Gero, argazki bat egin eta portfolioan jarriko duzue lana.

bottom of page