top of page
Zelulak, izaki bizidunen oinarriak direnez, hauen funtzioak ere betetzen dituzte: nutrizioa, ugalketa eta erlazioa. Are gehiago, izaki zelulabakarrak, noski. Eginkizun guztiak betetzeko organulu guztiek hartzen dute parte, batzuek babesa funtzioa dute, beste batzuk elikagaien garraioa eta abar.  Nolabait, Giza-gorputzaren sistemekin konparatu ahal ditugu. 
Hurrengo atazaren bidez zelularen organuloen funtzioak ikasiko dituzu ti ta batean.

Hurrengo fitxategia gure PCra jaisten dugu:  organuloak. Irakurri arretaz zelularen organuloen funtzioak adierazten duen hurrengo informazioa, irakurmen partekatu dinamikaren bidez. Gero, artaziez, moztu taularen atalak, kartak izango balira bezala, eta bi multzotan banatu: batean organuloen izena eta irudia, bestean definizioa. Jolastera goaz! 1) Batek "karta" bat hartu, esate baterako "zitoplasma"

2) Hurrengoak bere funtzioa bilatu eta ahozkatzen du

3) Hirugarren batek giza-gorputzaren sistema batekin parekatzen du: "azala".Egin bi buelta.

 

bottom of page