top of page
Azken frogara heldu gara, politena. Ikasitako guztia prototipo batean islatuko duzue eta gero erakusketa handi bat egingo dugu denon artean ikasgelan. Sormena abian jarri!!!!

ikasitako guztiarekin, zelularen maketa bat diseinatu behar duzue. Ondorengo argazkietan adibide batzuk aztertu ahal dituzue: paperez, plastilinaz, elikagaiez, etxeko objektuz...Ikusten duzuenez, denak balio du zelularen protopipoa egiteko, irudimena abian jartzea besterik ez duzue zertan egin. Talde bakoitzak gutxienez bi maketa eraikiko ditu, baina egin baino lehen, lana planifikatu behar duzue ondorengo portokoloa jarraituz:

 

  1. Nork lehenengo planifikazioa pentsatzen du,  bere ideiak folio batena irudikatzen.

  2. Gero, ideia guztiak taldean partekatzen dira eta gehien gustatzen zaizkigunak aukeratzen ditugu

  3. Materialen zerrenda egiten dugu.

  4. Prozedura - nola eraikiko dugun, pausoak..- idazten dugu

  5. Lana taldean banatzen dugu

Behin bukaturik, ikasgelan, talde bakoitzak bere maketak azalduko dizke besteei. Maketak ikastetxearen sarreran kokatuko dira erakusketa moduan, prototipo bakoitzak zenbakituta, aste osoko atsedenaldietan. Bisitariek bozketa egingo dute. Talde bakoitzak atsedenaldi batean egongo da erakusketaren zain. Boto gehiago lortuko duen taldeak puntu bereziak jasoko ditu.

Bikaina! jolasa bukatu dugu

 

  • Puntuazioak. Zelulometroa

  • Gustatu zaizu? Baloratu!

 

  1. Denbora ondo erabili dut?

  2. Lana ondo banatu dugu taldean?

  3. Besteei laguntza eman diet?

  4. Nire lan onena zera izan da:...

  5. Eta nire zailtasunak...

  6. Gehien gustatu zaigun lana zera izan da....

  7. Honetan hobetu behar dugu.....

  8. Irakaslearentzako iradokizunak......

bottom of page