top of page
 "Denok batentzat eta bat denontzat", hau izan zen Mosketeroen leloa, gogoratzen duzue? Jolasean parte hartzeko taldeak eratzea lehendabiziko eginkizuna da.

Taldeak egingo ditugu, bakoitzean lau lagun. Jolasaren frogak gainditzeko, oso garrantzitsua da elkarlanean aritzea, denok batera eta gure artean laguntza ematea, hau talde guztien ezaugarri nagusia da. Beraz, talde bakoitzak, izena, leloa eta logoa erabakitzeaz gain, konpromisu finko batzuk hartu behar ditu.
 

Konpromisuak hartzeko prozedura:

 

  • Taldetan jarrita, ezagutzen ditugun talde batez pentsatzen dugu (kirol-taldea,  zientzia-fizkiozkoa...) eta  "folio birakaria" dinamika kooperatiboa aplikatzen dugu. Norberak esaldi bat idazten eta bizpahitu txanda egiten, lankidetzaren ezaugarriak idazten ditu, denon artean zerrenda bat osotu arte.

  • Folioan idatzitakoa aztertzen dugu eta  gure taldearen konpromisuak erabakitzen eta idazten ditugu

 

Behin eginda, portfolioan orri bat ireki eta "kustomizatu":

  • Taldearen izena:

  • Konpromisuak:

 

 

 

Nahi baduzue, taldearen "shelfie"a egin dezakezue eta Be Funky aplikazioaz, logotipo bat garatu zure argazkiarekin.

Listo? ondo! Jolasa hasi baino lehen,  ARAUAK ezagutzea komeni zaigu.

Eman minutu batzuk irakurtzeko

bottom of page