top of page
Zelulak sailkatzen ditugunean, hiru mota desberdintzen ditugu: zelula prokariotikoa, animali- zelula eukariotikoa eta landare- zelula eukariotikoa. Lehenengoak eboluzioan zaharrenak dira, pro-kario, nukleoa oraindik ez dutenak, gaur egun bakterioak dira. Eukariotikoen artean, -eu-kario, nukleodunak, animaliek eta landareek hainbat desberdintasunak dituzte. Egitura eta osagaiak desberdinak dira, goazen ezagutzera!

Ondorengo animazioan hiru zelula motaren egitura eta osagaiak erakusten dira. Ikasi ondoren,  hurrengo " konparatu eta kontrastatu" antolatzaile grafikoa bete behar duzue. A3 tamainan bete eta ikasgelako horma batean kokatu. Banatu lana, talde batzuek  zelula prokariotikoa eta eukariotikoen artean eta beste batzuek bi eukariotikoenartean (animali zelula eta landare zelula)
 

bottom of page