top of page

 

Zelulamania ikas-sekuentzia gamifikatua da eta  DBHko 3. mailako Biologia eta Geologiarako prestatuta dago. Zelulari buruzko kontzeptu teorikoagoak lantzen dira.


Oinarri metodologikoak:

  • Jolas moduan antolatuta dago, Ikasleek 10 froga gainditu behar dituzte modu ordenatuan, banan banan, denak osotu arte. Gamifikazio-teknikak erabiltzen dira:  jolas-arauak, taula, puntuazio-sistema, badgetak, abatarrak, aholkularia (Margulis Doktorea), etsaia (denbora), mailak...Zeregin guztiak bukatzen dituenak irabazten du.

  • Froga bakoitzean jarraibideak eta baliabideak ematen dira,  ikasleak autonomiarekin ikastea baimentzeko, ikasten du "eginez". Irakasleak bere ikaskuntzaren entrenatzaile eta tutore bihurtzen da, ikas-sekuentzian zehar adibideak, orientabideak, laguntza puntuala...ematen.

  • Frogetan, balibide anitzak erabiltzen dira ikas-estilo desberdinei erantzuteko eta gaitasunak garatzen dituen ikas-jarduera konplexuak proposatzen dira.

  • Ekintzailetza eta sormena garatzeko ikas-jarduerak: Web-aplikazioen erabilera, ideien garapena, planifikazioak, diseinuak...

  • Gaitasun digitala etengabe eta era naturalean lantzen da.

  • Talde kooperatiboetan lantzen da, denon partaidetza ziurtatzeko dinamika egituratuak erabiltzen eta ikasle bakoiztak bere portfolioa du. Era honetan, ikasle bakoitzak taldean inplikatu behar izateaz gain, puntu gehiago ere lor ditzake bere lana pertsonalizatzen edo handitzen.

  • Ideien elkartrukea, zalantzak edo zailtasunak irtenbideratzeko gunea proposatzen da foro - ZeluLagunak -baten bitartez. Foro honetan ikasleek zein irakasleak parte hartu ahal dute, elkarren arteko laguntza bultzatzen eta saritzen da.


Ebaluazioa:

  • Etengabeko ebaluazioa egiten da puntu eta txapa-sistema baten bidez (badges). Ikasle-Talde bakoitzak jolas-taula izango du. Froga bat bukatu ondoren, taulan markatzen da.

  • Froga bakoitzari puntuazio zehatza dagokio eta aurrerapenak edo lorpenak atal berezi batean erakusten dira ("Zelulometroa").  Atala digitala izan daiteke (kalkulo-orriaren bidez, esate baterako) eta ikasgelan bertan paperez, horma-irudi moduan. Metodo honekin, etengabeko feed-backa lortzen da.

  • Portfolio pertsonaletan dauden aportazioak ere sarituta dira txapa baten bidez.

  • Lanak ikasgelan bukatzen ez badira, etxerako lan modura amaiatu behar dituzte. Lan guztiak bere epean aurkezteak puntuak emango dizkio taldeari. Orain bai, lagun batek ez badu garaiz irtenbideratu, puntuazio negatiboa jasoko du bere portfolioan.

  • Bostgarren eta bederatzigarren frogen bukaera,  birpasoa egin ondoren, galdesorta bi egongo dira. Bakoitzak 50 puntu balio izango ditu. Emaitzen arabera, ikasleek bere ikas-prozesuari buruzko hausnarketa egitea proposatzen da, "Ikas-eguneroko" baten bidez, minutu batzuetan.  Ondoren, haien arteko laguntza eskatu eta eskeini ahal dute. Horretarako "ZeluLagunak" atala prest egongo da. Laguntza emateak ere puntuak balio izango ditu.

  • Bukatzeko, zelularen maketa eraikitzen dute eta erakusketa bat planteatzen da, publikoak ere puntuak emateko aukerarekin.

  • Amaieran lantaldearen autoebaluazioa planteatzen da, hobetzeko ondorioak ateratzeko helburuekin.


Edukiak:

  • Gai zientifikoei buruzko informazioa lortzeko eta tratatzeko prozedurak: behaketa, planifikazioa, bilaketa, sailkapena, ulermena, ebaluazioa, adierazpena eta komunikazioa.

  • Errealitatea azaltzeko eskemak eta naturako fenomeno nagusiak interpretatzeko irizpideak eta arauak

  • Lan zientifikoan erabiltzen diren jarrerak ( taldean lan egiteko eta kooperazio jarrerak,  autonomia, sormena, autoerregulatzeko ahalmena...) estrategia eta dinamikak

  • Zelularen kokapena izaki bizidunen antolakuntza mailetan

  • Teoria zelularra

  • Zelula prokariotikoak eta landare / animalia-zelula eukariotikoak: oinarrizko ezaugarriak

  • Zelularen organulo nagusiak eta beren funtzioak

 

Ebaluazio irizpideak eta indikatzaileak


1.  Gai zientifikoei buruzko informazioaren tratamenduaren teknikak aplikatzea

  • Informazioa iturri desberdinetatik aztertzen ditu

  • Hizkera zientifikoa modu egokian erabiltzen du

  • Informazioa tratatzeko teknikak aplikatzen du: planifikazioa, sailkapena, adierazpena...

 

2. Lan zientifikoan erabiltzen diren jarrerak adieraztea

  • Landu behar dena identifikatzen du

  • Beharrezkoa den informazioa bilatu, sailkatu eta interpretatzen du

  • Lana ondo antolatuta eta adierazita dago

  • Diseinuetan sormena adierazten du

  • Taldean lan egiteko eta kooperazio jarrerak adierazten ditu

  • Norbanako lanean, ahalegina eta autonomia erakusten ditu

  • Bere burua ebaluatzeko gai da

 

3. Izaki bizidunen egitura- eta funtzio-unitatea bereiztea, eta zelula-teoria oinarri hartuta zelula prokariotikoak nahiz landare- eta animalia-zelula eukariotikoak identifikatzea

  • Zelula kokatzen du Izaki bizidunen antolakuntza mailetan

  • Zelularen garrantzia Biologian, teoria zelularra kontutan hartuta, adierazten du

  • Zelularen aniztasuna (tamainua, forma) eta elementu komunak aztertzen eta desberdintzen ditu,  batez ere giza-ehunetan daudenak.

  • Zelula prokariotikoa eta eukariotikoaren ezaugarriak desberdintzen eta konparatzen ditu, eskema, taulak eta argazkiak erabiliz

  • Zelularen oinarrizko organuloak eta beren funtzioak deskribitzen ditu

  • Antolakuntza-mailak eta zelulei buruzko eskemak eta maketak eraikitzen ditu

 

KONTROL-ZERRENDAK

FROGA GUZTIETAN KONTUTAN HARTZEKO IRIZPIDEAK

 

  • Landu behar dena identifikatzen du                                                             1 2 3 4 5

  • Beharrezkoa den informazioa bilatu, sailkatu eta interpretatzen du       1 2 3 4 5

  • Lana ondo antolatuta eta adierazita dago                                                   1 2 3 4 5

  • Taldean lan egiteko eta kooperazio jarrerak adierazten ditu                     1 2 3 4 5

  • Norbanako lanean, ahalegina eta autonomia erakusten ditu                    1 2 3 4 5

  • Bere burua ebaluatzeko gai da                                                                     1 2 3 4 5

  • Hizkera zientifikoa modu egokian erabiltzen du                                         1 2 3 4 5

  • Diseinuetan sormena adierazten du                                                            1 2 3 4 5

 

ZELULAREN DESKRIPZIOETAN ETA DISEINUETAN KONTUTAN HARTZEKOAK

 

  • Zelula kokatzen du Izaki bizidunen antolakuntza mailetan 1 2 3 4 5

  • Zelularen aniztasuna (tamainua, forma) eta elementu komunak aztertzen eta desberdintzen ditu, batez ere giza-ehunetan daudenak. 1 2 3 4 5

  • Teoria zelularraren historia eta prinzipio nagusiak deskribatzen ditu 1 2 3 4 5

  • Zelula prokariotikoa eta eukariotikoaren ezaugarriak desberdintzen eta konparatzen ditu, eskema, taulak eta argazkiak erabiliz     1 2 3 4 5

  • Zelularen oinarrizko organuloak eta beren funtzioak deskribitzen ditu     1 2 3 4 5

  • Zelulei buruzko eskemak eta maketak eraikitzen ditu 1 2 3 4 5

 

Baliabideak:

 

"Joku-Taula", pantailaren fondoa eta ikas-jarduera batzuetan irudi libreak erabili dira:  Visualhunt  eta Wikipedia Commons

Gainerazkoak Google irudiak bilatzailetatik aterata dadue. Egile guztiei nire eskerrak eman nahi dizkiet.

bottom of page